- AURKEZPENA
- NOR GARA
- ZER EGITEN DUGU
- GAR ®
- FITXAK
- PRENTSA
- BESTE JARDUERAK
- AGENDA
- ELKARLANA
- IKERTZAILEAK
- ESTEKAK
- HARREMANATERAKO
Proiektuak
Beste Jauduera Batzuk
DIBULGAZIOZKO HITZALDIAK ETA PRESTAKUNTZA IKASTAROAK
Gaitasun intelektual handien arloan, gizartea sentiberatzea eta irakaskuntzako profesionalen prestakuntza hobetzea beharrezko ekintzak direnez, dibulgaziozko hitzaldiak eskain diezazkiekegu herritarrei nahiz guraso elkarteei, eta prestakuntza orokorreko nahiz espezifikoko ikastaroak presta ditzakegu komunitate akademikorako eta adingabeekin harremanetan dauden beste esparru batzuetarako. Prestakuntza edo esku-hartze orokor nahiz espezifikoa behar izanez gero, aurrekontua eska dezakezue. Beste aukera osagarri bat web orri honetako PROIEKTUAK atalean daukazue, “Esku-hartzeak ikasgelan” arloan; FUNDACIÓN AVANZA fundazioarekin batera kudeatutako programa da hori.
![]() |
SORMENA
Jakin-nahi intelektuala daukaten adingabeekin izandako esperientziaren bidez lortutako bilakaera profesional teoriko nahiz praktikotik honako hau ondoriozta dezakegu: agian, azken 100 urtean psikologoek adimen kozientearen (AK) bidez azaldu nahi izan dutenak ez dauka aurreikusitakoa bezainbesteko lotura ezaugarri horrekin, eta aitzitik, korrelazio bat dauka ezezagunagoak eta ulergaitzagoak diren beste osagai eta gaitasun batzuekin, sormenarekin, besteak beste.
Lan ildo hori oinarri hartuta, eta beste erakunde nahiz profesional batzuekin lankidetzan, esku-hartze bat proposatzea adostu dugu, pertsonen barruko eta arteko alderdiak kontuan hartuko dituen proiektu integral baten bidez.
Behaketari ere arreta eskaini nahi diogu, profesionalei nahiz zerbitzuaren erabiltzaileei eskaintzen dizkiegun metodologia, bitartekoak eta aukerak hobetzen lagunduko diguten datuak biltzea ahalbidetuko baitigu. Hori guztia, bi ardatz hauek hartuta: pertsona norbanako gisa, eta eredu sistemiko nahiz estrukturalista bat, gertaerak azaltzea eta ezagutzea helburu izango duena, asmoak gauzatzearren.
Jardute lerro hori gero eta bikaintasun handiagoa eskatzen duen gizartean dago kokatuta; zaila da bikaintasun hori lortzea ez baditugu gako eta estrategia egokiak erabiltzen. Etorkizun hori begiztatzen badugu ere, gure helburuak apalagoak dira, eta hobekuntza orokorra eta bikaintasuna lortzeko asmoari uko egin gabe, banakako nahiz taldeko esku-hartzearen bidez jardutea daukagu aurreikusita.
Sormena aitorpen sozial ukaezina lortzen ari da, baina aldi berean, pentsamendu dibergentea edo sortzailea baztertu egin ohi da; batzuetan, patologiatzat, disfuntziotzat edo trabatzat hartzen da, eta medikatu egiten da.
Ez dugu hanka sartu eta egoera konplexu bat idealizatuko, baina munduko hainbat tokitako zenbait talde nahiz pertsonaren datu eta gogoetetatik ondoriozta daitekeenez, pentsamendu eredu hori agertzen denean, ez dugu egokiro antzematen, baztertu egiten dugu eta, hortaz, ez dugu ulertzen; hau da, gaitasun bat arazo bilakatzen ari gara gizartean.
Ez dagoenez ez ebaluaziorik ez aitorpenik, zaila da lanerako metodo egokia aplikatzea, hortaz, egin ohi diren ekintzak bidegabeak eta desegokiak izan daitezke pentsamendu dibergentea daukaten pertsonen sormena garatzeko. Eremu zehatz hori izango da, hain zuzen ere, gure ahaleginen ardatza.
Hori da gure asmoa eta gogotsu ari gara lanean proiektu horretan. Proiektuari buruzko informazio gaurkotua eskainiko dizuegu, unean-unean.
Sormenari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jo ezazu SORMENA izenburuko dokumentura, web orri honetan bertan.
Sormenari buruzko ondorio sendoak ateratzeak zientzialarien artean historikoki nahiz pertsonalki interes handien piztu duen gaira bideratuko gaitu: pertsona batzuek ekoizpen zehatzak sortzeko zer baldintzak bat egiten duten ezagutzea.
Beraz, epe laburrean, gai honi ekingo diogu: EKOIZPENA.
Mila esker zure interesagatik.
Elisa Álvarez.
