Consultant

GAR Txostenak


GAR I Getxo
GAR I Legutio
GAR II Muskiz
GAR II Sestao (A)
GAR II Sestao (B)

Proiektuak


Elkarlana

INTERAC elkartearekin LAN EGIN nahi baduzu, zenbait aukera dauzkazu:



•Zure udalerrian, ikastetxean edo enpresan Errendimendu Intelektual Handiko Talde (GAR) bat sortu nahi duen guraso edo pertsona interesdun gisa. Gurekin harremanetan jar zaitezke, instituzioei edo enpresei bidali beharreko dokumentazioa jasotzeko eta beste GAR talde bat sortzen laguntzeko.

•Zure seme-alabentzat edo entretenimendu hutserako garatu edo prestatutako hezkuntza baliabideren bat edukiz gero edo ezagutuz gero, bidal iezaguzu, hura gauzatu zenueneko testuinguruarekin eta curriculum labur batekin batera. Zure proposamena aztertuko dugu, gure metodologiarakoa egokia den zehaztuko dugu eta zurekin akordio bat egingo dugu GAR taldeetan erabiltzeko.

•Psikologiako, pedagogiako edo psikopedagogiako profesionala bazara edo azken ikasturtean bazaude eta praktikak egin nahi badituzu, bai baliabideak eta metodologiak prestatzen bai GAR taldeetan irakasten, jar zaitez gurekin harremanetan:

Posta elektronikoaren bidez: elisa@interac.es

Telefonoz : 944 156 000 / 699 998 098